- Egilea
- 1983. urteaz geroztik, ikuskizun eta jaietarako irudiak prestatzea izan da Xabier Garateren lana, batik bat “Erraldoiak eta Buruhandiak” egitea izanik lan hori.
- Labur adieraz daitezke egile honek izan zituen arrazoiak bere lana bete-betean jarduera horri eskaintzeko, “Lan hori maite izatea”:
- A – Erraldoien eta Buruhandien irudiei duintasuna eta ospea ematea eta ongi eta eder egitea, gure Kultur Ondarearen zati baitira.
- B – Sormenari bide ematea arte, artisau-lan tradizional eta ulergarri bati aplikatuz.
- C – Leku bakoitzeko Erraldoiak eta Buruhandiak hango bertakoak izatea, ez leku guztietan berdinak diren objektu serializatu batzuk.
- D – Bizibidea ateratzea aurreko puntu horietan esandakoa eginez.
- Autodidakta moduan, lanbide honen metodo tradizionalen egokitze pertsonaletik datoz haren teknikak, eta bere sistemak ere landu ditu. Horrenbestez, teknikaren aldetik ere, haren piezak garbi asko bereiz daitezke beste batzuek eginikoetatik.